Zuhaitz mozketa eta inausketetan adituak Euskal Herrian

Gizon bat motozerrarekin zuhaitz batera igotzen ari da.

2015etik Ortuolan espezialistak gara zuhaitz mozketa eta inausketetan. Zuhaitzen osasun eta segurtasuna hobetzeko zerbitzua eskaintzen dugu.

Alturako tekniken bitartez makinak heldu ezin diren lekuetan ere burutu ditzakegu arriskutsuak izan daitezken zuhaitz edo zuhaitz atalen segurtatze edo erauzte lanak. Norbanako, enpresa eta administrazioa publikoarentzat egiten dugu lan Euskal Herrian eta inguruan.

Gure konpromisoa konponbide seguru eta eraginkorrak eskaintzea da proiektu bakoitzean.


Tamaina handiko zuhaitzen mozketa kontrolatuan adituak

Ortuola inausketa eta mozketa zerbitzuan tamaina handiko zuhaitzen mozketa kontrolatuan espezializatu gara Euskal Herrian eta inguruan. Zerbitzu hau ezinbestekoa da arazo mekanikoegatik, fitosanitarioegatik edo inguruarekin interferentziegatik arazoak sortzen dituzten zuhaitzak erauzteko. Segurtasuna eta eraginkortasuna bermatzeko asmoz, teknika aurreratuenak erabiltzen ditugu lan hauetarako.

Gizon bat motozerrarekin zuhaitz bat mozten ari da.

Eskaintzen ditugun inausketa eta mozketa zerbitzuak

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Emergentziazko mozketa

Zuhaitz     batek      pertsona     edo   jabetzen segurtasuna   jokoan     jartzen         duenean, ezinbestekoa izaten   da ahalik eta   azkarren esku hartzea. Ortuola inausketa eta mozketa zerbitzuan prestatuta gaude larrialdi egoera hauetan modu azkar eta seguruan lan egiteko.

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Zuhaitz gaixoen mozketa

Zuhaitz    gaixoak    arriskutsuak izan daitezke erabiltzaile zein jabetzendako izan ditzaketen ahulgune   edo   akats   estrukturalegatik eta baita    inguruko   zuhaitz   batzuentzako  ere. Analisi sakon bat burututa, beharrezkoa den kasuetan, zuhaitz mozketez arduratzen gara erabiltzaile, jabetza eta zuhaiztiaren ongizatea bermatzeko.

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Mozketa prebentiboa

Etorkizunean  arazoak sor ditzaketen  zuhaitz edo    zuhaitz   atalak erauzteko burutzen da mozketa    prebentiboa.     Bereziki    arriskua zuhaitzaren kokapenak edo osasun egoerak sortzen duenean.

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Hildako zuhaitzen mozketa

Hildako zuhaitzak biodibertsitate handiko elementuak izan daitezken arren, kasu batzuetan, arriskutsuak ere izan daitezke jendea dabilen guneetan, denboraz ahulduz joaten baitira eta erortzeko joera izaten dute, baita suteak zabaltzekoa ere. Mozketa seguru eta eraginkorrak burutzen ditugu zuhaitz hauek kendu eta sor ditzaketen arriskuak murrizteko.

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Interferentziengatiko mozketa

Zuhaitzen      eta      estruktura, kable, zerbitzu publikoen    hodi        eta     abarren      arteko interferentziak daudenean mozketa zehatzak burutzen ditugu kalte eta arazoei amaiera emanez.

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Mozketa selektiboa

Mozketa selektiboaren bitartez aurrez aukeratutako zuhaitz batzuk mozten dira gaoinontzekoen egoera sanitarioa eta hazkuntza hobetzeko espazioa eta baliabide erabilgarriak optimizatuz.

Zuhaitz handien inausketan adituak Euskal Herrian eta inguruan

Ortuola inausketa eta mozketa zerbitzuan, zuhaitz handien inausketa zerbitzua eskaintzen dugu Euskal herrian eta inguruan hauen segurtasun eta egoera sanitarioa zaintzeko asmoz. Jarraian hainbat inausketa mota ikus ditzakezu:

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Formazio inausketa

Zuhaitz gazteetan estruktura eta hazkuntza egoki bat izateko burutzen den inausketa da formazio inausketa

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Mantentze inausketa

Inausketa        honen      bitartez      hildako, gaixotasunak    dauzkaten   edo  kaltetuta dauden arramak mozten dira zuhaitzaren osasun egoera eta itxura hobetuz.

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Segurtasun inausketa

Istripuak   ekiditeko     asmoz,     segurtasun inausketa        pertsona,          eraikin       edo ibilgailuentzako arriskutsuak izan daitezken arramak kendu beharra dagoenean erabiltzen da.

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Arreta pertsonalizatua

Bezero     bakoitzari     egokitutako      arreta eskaintzen dugu, bere beharretara egokitu eta neurriko konponbideak aurkituz.

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Gaztetze inausketa

Zaintza  egokia   jaso ez duten zuhaitz zahar eta artagabeetan   burutzen den inausketa da   gaztetze   inausketa, kaltetutako zatiak erauzi eta hazkuntza berri eta indartsu bat bultzatuz.

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Inausketa estrukturala

Inausketa           estrukturalaren        helburua zuhaitzaren estruktura indartzea da, arazoak sor ditzaketen        arramak         kenduz    eta hazkuntza    ekilibratu     eta      seguru      bat bermatuz

Zuhaitz handien zaintzan adituak

2015etik