Arbolazaintzan adituak Euskal Herrian

Ortuola inausketa eta mozketa zerbitzuan espezialistak gara inausketa eta zuhaitz mozketetan 2015etik.   Zuhaitzen   segurtasun   eta   ongizatea    hobetzeko zerbitzu profesionala    eskaintzen   dugu. Alturako   tekniken   bitartez     makinak  hel    ezin daitezken lekuetara iristen gara arriskua suposa   dezaketen   kaltetutako   arrama edo zuhaitz zatiak kendu edo segurtatzeko. Norbanako,  enpresa eta administrazio publikoarentzat egiten  dugu   lan   Euskal   Herrian    eta   inguruan  gure   bezeroei irtenbide seguru eta eraginkorrak eskaintzeko lan bakoitzean.

Pertsona bat zuhaitz batera igotzen ari da, atzealdean zeru urdina duela.
Zelai batean adar eta hosto asko dituen zuhaitz handi bat.

Zer da arbolazaintza?

Arbolazaintza zuhaitzen zaintzaz arduratzen den zientzia eta disziplina da. Zuhaitza edo zuhaiztia modu integralean behatzen duena eta soilik beharrezkoa den kasuetan eskuhartzen duena zuhaitzak, pertsonak, gainontzeko bizidunak eta inguruaren arteko oreka eta elkarbizitza osasuntsuena bilatzeko asmoz.

Ortuola inausketa eta mozketa zerbitzuan teknika aurreratuak erabiltzen ditugu zuhaitz eta zuhaiztien osasuna eta estetika zaintzeko. Jarraian arbolazaintzako hainbat lan aurkezten dizkizuegu:

Arbolazaintza zerbitzuak

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Alturako inausketak

Zuhaitzen forma eta osasuna mantentzeko alturako inausketak burutzen ditugu hauek arazorik sor ez dezaten eta hazkuntza egokia izan dezaten.

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Mozketa kontrolatuak

Pertsona eta jabetzenganako arriskutsuak izan daitezken zuhaitzen mozketa kontrolatuak egiten ditugu; baita sarbide oso zaila duten guneetan ere.

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Sastraka garbitzeak

Lur sailak txukuntzeko sastraka garbitze lanak eskaintzen ditugu, sute arriskuak gutxituz, segurtasuna lehenetsiz eta zuhaitzen ingurua hobetuz haien garapen egokirako.

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Hiri-zuhaiztiaren mantentze lanak

Hiriguneetako zuhaitzen mantentze lanez arduratzen gara haien segurtasun eta ongizatea hobetuz.

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Arriskuen ebaluazioa

Zuhaitzek   izan      ditzaketen       arriskuak identifikatu    eta     kudeatzeko  arriskuen ebaluazio   zerbitzua     eskaintzen    dugu

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Izurri eta gaixotasunen aurkako konponbideak

Gaixotasun     eta        izurriteak       aurreikusi, borrokatu  etakontrolatzen ditugu arrapatze, identifikatze     eta       deuseztatze       teknika aurrerakoienak,     kontrol      biologikoa    eta ingurumenarekiko      errespetuzkoak    diren botika fitosanitarioak erabiliz

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Zuhaitz aldatze edo birlandatzeak

Zuhaitzen birlandaketa edo aldatzeak egiten ditugu    haien   biziraupen      eta    ingurune berrirako    egokitzapenerako     lan    eginez.

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Aholkularitza teknikoa

Zuhaitzen    zaintza   eta    beharren inguruko Aholkularitza    teknikoa     eskaintzen    dugu zainketa praktika  egokiak bermatuz.

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Arrama eta enborren euste artifiziala

Arriskutsuak izan daitezken arrama eta enborren euste artifiziala burutzen dugu haien haustura eta erorketa ekiditeko.

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Esperientzia ziurtatua

2015etik    esperientzia handia pilatu     dugu      zuhaiztiaren zainketa     lanetan   emaitza ederrak eskainiz

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Profesional kualifikatuak

Gure        profesional        taldea, kualifikazio       maila         altuko profesionalez    osaturik     dago proiektu                       bakoitzean bikaintasuna eskaintzeko.

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Ekipo modernoak

Tresneria modernoa eta teknika aurreratuak   erabiltzen   ditugu zerbitzu  bakoitzean   efizientzia eta  segurtasena   bermatzeko.

Gabonetako zuhaitz baten silueta beltza atzealde zuri batean

Arreta pertsonalizatua

Bezero         bakoitzarenganako arreta                 pertsonalizatua eskaintzen           dugu        bere beharretara   moldatu eta bere neurrira                          sortutako konponbideak emanez.

Arbolazaintza zerbitzuak

2015etik